Imanol Landak, positiboki baloratu du Kontratazioko Zentral berria, "Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen arteko laguntza eta lankidetza juridiko eta teknikorako tresna egoki gisa", nabarmendu du. "Udal gobernu guztien lehentasuna da tokiko kudeaketa modernizatzea eta hobetzea. Norabide horretan, denbora eta baliabideak aurreztuz, eraginkortasun handiagoa lortu nahi dugu batik bat", gaineratu du.
Bestalde, Ibone Bengoetxeak Kontratazio Zentraleko onurak azpimarratu gura izan ditu: "Ziur gaude Kontratazio Zentralak onurak ekarriko dizkigula bertan parte hartzen dugun entitate eta erakunde guztiei. Era askotako onurak izango dira gainera: dirua aurreratzea, denbora eta barne-kostuak aurreratzea, burokrazia administratiboa murriztea, trazabilitatea eta gardentasun nahiz segurtasun handiagoa kontratazio publikoan. Baina enpresa hornitzaileek ere izango dituzte abantailak (enpresa txiki eta ertainek batez ere), prozesu bakar baten bidez erakunde gehiagotara iritsi ahal izango baitira, eta aurrerapen horrek kostu administratiboen murriztea ere ekarriko baitie".
Joan den uztailaren 20an, Bizkaiko Foru Aldundiak kontratazio zentral bat sortzea erabaki zuen, eta kontratazio publiko zentralizatuaren 35 ondasun eta zerbitzu lizitatzeko, esleitzeko eta kudeatzeko mahai bakar gisa jarduten du. Kontratazio zentral berria apurka-apurka ari da zabaltzen, eta berdin-berdin funtzionatzen du bai Bizkaiko Foru Aldundiarentzat eta foru-sektore publikoko entitateentzat zein euren borondatez harekin bat egin gura duten Bizkaiko udal, mankomunitate eta partzuergoentzat.
Amaitzeko, Imanol Landak gogorarazi duenez, "Eudelen, bat egiten dugu baliozko edukia eskaini, kudeaketa aberastu eta udalentzako euskarria eman dezaketen tresnen erabilerari loturiko ekimenekin, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, betiere".