Goazen programa gainbegiratzera, gutxienez; gunez gune: Areto Nagusian, Gogoetaren Plazako berbaldiak eta mahai-inguruak, eta Azokako partaideen zabalkunde-lanen aurkezpenak egingo dira; denera, 45.
Ahotsenean, aurkezpenak eta zuzeneko emanaldiak egingo dira: 50 aurkezpen eta 70 kontzertu. Landako alboko parkera mugitu dute gune horren kokalekua. Bertatik igaroko dira: Gatibu, Kokein edo Labrit, musika arloan; Asier Serrano, Aitziber Etxeberria edo Kirmen Uribe, idazleen artean. Plateruenan ere egingo dira kontzertuak: Willis Drummond, Zea Mays, Hesian, Skakeitan eta Bide Ertzean gonbidatu dituzte taula gainera, berbarako.
Saguganbaran, ikasleei begirako ekitaldiak egongo dira, tartean Talentue plazara!. Irudienean, Zugaza zineman, sortzaileek beraien lanak proiektatuko dituzte. Szenatokian, San Agustin kulturgunean, hiru plater nagusi izango dira: Mami Lebrun antzezlana, antzerki maratoia eta Francoren bilobari gutuna antzezlana. Kabi@ gunea, berriz, kultura digitalaren eremuko sortzaileen eta ekintzaileen topaleku izango da. Azkenik, aipatzea Argentinako Euskal Komunitateak erakusleihoa izango duela Azokan lehenengoz, eta hiru berbaldi eskainiko ditu Areto Nagusian.
- Areto Nagusia: Landakon
57 hitzaldi eta ekitaldi - Szenatokia: San Agustin kulturgunean
14 antzerki-lan eta emanaldi - Irudienea: Zugaza zineman
30 proiekzio - Kabi@: Areto Nagusiaren alboan
30 aurkezpen eta ekimen - Saguganbara: Landakon
40 tailer, ekimen eta ekitaldi - Azoka TB:
Zuzeneko saioak 11:30ean eta 17:00etan, eta emisio jarraitua euskarazko tokiko telebistetan - Ahotsenea: Landako alboko parkean
50 aurkezpen eta 70 musika-emanaldi - Plateruena: Landako alboan
- Kontzertuak
Egitaraua oso-osorik: www.durangokoazoka.eus