Abenduaren 15ean izango dira lehenengo biak: bata Sopelan; bestea, Getxon. Sopelan, Lutxo Egiak gidatuko du berbaldia, "Mr. Señora" antzezlan-bildumaren inguruan; Kurtzio kultur etxean batuko dira irakurzaleak, 19:00etan. Oier Guillanen liburua duzue aipatutakoa: zazpi antzezlanek osatzen dute, haien artean, liburuari titulua ematen diona. Getxon, ostera, Katixa Agirre jardungo da "Atertu arte itxaron" bere eleberriaren gainean. Algortako Villamonte kultur etxean ipini dute hitzordua, 19:30ean. Besteak beste, Augustin Zubikarai saria irabazi du Agirrek, "Amek ez dute idazten" nobelaren proiektuari esker.
Abenduaren 20an, Erandion izango da zita, Astrabuduko kultur etxean, 19:30ean. Charles Dickens-en Cuento de Navidad aukeratu dute eta berbaldia gaztelaniaz egingo da. Azkenik, Leioak itxiko du 2016ko irakurleen klubetako egitaraua, abenduaren 21ean. Mircea Cartarescuren "Erruletazalea" liburuaren inguruan berba egingo dute, 19:30etik aurrera, Kultur Leioako liburutegian.
Hitzorduak:
- Abenduak 15, eguena, Sopela
19:00 "Mr. Señora" antzezlan-bildumaren inguruan jardungo dira Lutxo Egiaren gidaritzapean, Kurtzio kultur etxean. - Abenduak 15, eguena, Getxo
19:30 Katixa Agirre egongo da UKITX Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, Algortako Villamonte kultur etxean, "Atertu arte itxaron" eleberriaz berba egiteko. - Abenduak 20, martitzena, Erandio
19:30 Charles Dickens-en "Cuento de Navidad" eleberri laburra aukeratu dute Astrabuduko irakurzale klubean hilabete honetan, horren inguruan berba egingo dute. Bertako kultur etxean ipini dute hitzordua; berbaldia gaztelaniaz izango da. - Abenduak 21, eguaztena, Leioa
19:30 Mircea Cartarescuren "Erruletazalea" liburuaren gainean jardungo dira Leioako Euskara Irakurle Klubean. Josemari Sestorainek itzuli du liburua.