Olentzero eta Mari Domingi Uribe Kostara hurbilduko dira!

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 21a, 16:00
Olentzero eta Mari Domingi, Erandiogoikoan. © GOI-ALDE

Neguko solstizioaren bueltan Uribe Kostako herri guztietara iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi. Harrera egingo diete herriz herri, adi ibili!

BARRIKA

Abenduak 23, barikua
17:30 Antzerkia, udal-liburutegian.
19:00 Kalejira, liburutegiko plazatik udaletxera. Ondoren, euskal dantzak, oparien banaketa eta txokolate-jana (euria izatekotan ekitaldi danak egingo dira lehengo liburutegian).

BERANGO

Abenduak 24, zapatua
18:30 Kalejira Berangoetatik pilotalekura.

ERANDIO

Abenduak 23, barikua
17:00 Kukularran, jaia eskolako barruko “txapelan”; 19:30ean, opariak banatuko ditu Olentzerok.
18:30 Erandiogoikoan, kalejira auzotik.

Abenduak 24, zapatua
17:00 Altzagan, kalejira, eta 20:00etan, antzerkia Irailaren 23a plazan.
18:00 Astrabuduan, kalejira Ignacio Aldekoa ikastetxetik Mendiguren plazara.

GETXO

Abenduak 23, barikua

18:00 Andra Marin, txitxiburduntzia, txistulariak, trikitilariak eta fanfarrea. Malakate parkean.
18:00 Itzubaltzeta/Romon, triki-poteoa.
19:00 Algortan, ume bertsolariak eta Taberna ibiltaria taldea, San Nikolas plazan.

Abenduak 24, zapatua
12:00 Andra Marin, kalejira kiroldegitik Malakate parkera.
13:00 Areetan, bertsolariak, Eskoletako plazan.
17:00 Algortan, kalejira Benantziotik San Nikolas plazara.
17:30 Itzubaltzeta/Romon, kalejira Kalamua kaletik Santa Eugenia plazara. Euskal preso politikoen aldeko Olentzeroa, Branka Herriko Tabernatik abiatuta, 19:30ean.
18:30 Areetan, kalejira Eskoletako plazatik hasita.

GORLIZ

Abenduak 24, zapatua
18:00 Kalejira Ibarretatik pilotalekura.

LEIOA

Abenduak 24, zapatua
17:00 Herrigunean, kalejira Elexalde Errotatik Kultur Leioara.
17:30 Lamiakon, kalejira metro-geltokitik hasita.
18:00 San Bartolomen, Olentzerori harrera bertoko kulturgunean.
18:00 Txorierrin, kalejira kulturguneraino.

LEMOIZ

Abenduak 24, zapatua
17:00 Andrakan, harrera Olentzerori Rufino plazan.
17:30 Armintzan, kalejira autobus-geltokitik frontoiraino.
18:30 Urizarren, kalejira udaletxe zaharraren aurrean hasita.

PLENTZIA

Abenduak 24, zapatua
18:30 Kalejira zubitik hasita, eta 19:30ean, antzezpena.

SOPELA

Abenduak 24, zapatua
17:00 Kalejira Larrabasterrako Urgitxieta plazatik udaletxera.

URDULIZ

Abenduak 24, zapatua
18:00 Kalejira Igeltzera inguruko aparkaleku publikotik Elortza eskolara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun