Ikastaroak doakoak dira eta Mankomunitateko edozein herritan erroldatutako 18 urtetik gora duten pertsonei zuzenduta daude. Aurreratuentzako ikastaroan izena ematen dutenek oinarrizko ikastaroa eginda izan behar dute aldez aurretik.
Eskaera kopurua eskaintzen diren lekuak baino altuagoa denean, lekuak zozketa bidez esleituko dira, eta kanpo geratuko direnak itxaron-zerrendara pasatuko dira. Beti izango dute lehentasuna beste ikastaro batean apuntatuta ez dauden pertsonek.