Korrika 20

Korrika badator, doinu balkanikoz alaituta

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 14a, 15:03

AEK-k eta Korrikak gaur eguerdian aurkeztu dute Iruñean "Zirkorrika" kanta, Otxandion hasi eta Iruñean bukatu bitartean, martxoaren 30etik apirilaren 9ra, Korrikaren furgonetako bozgorailuetatik gehien entzungo den abestia. Kantan, euskaldunak eta funanbulistak parekatu dituzte, zirku giroan. Doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia osatu dute, bizia eta alaia.

Musikari ezagunek hartu dute parte abestian. Xabier Zabala da musikaren egilea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ohiko kolaboratzailea. Interpretazioan, aldiz, hainbat abeslari eta musikarik hartu dute parte: Izaro abeslari gaztea, Petti beratarra, Miren Narbaiza Napoka Iria eta beste hainbat proiektutako kantaria, Jurgi Ekiza Willis Drummond-eko abeslaria eta Oihana Fernandez Afu Iruñeako musika-taldeko abeslaria. Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika, Oreka TXeko kideakaz elkarlanean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun