Goizaldeko 3:00ak eta 6:00ak bitartean, maiztasuna hogei minutukoa izango da linea guztietan. Halaber, 6:00etatik 9:00ak arte, trenak hamar minuturo ibiliko dira Etxebarri eta Bidezabal zein Basauri eta Kabiezes artean eta 20 minuturo Etxebarritik Plentziara. Argazkian, hainbat bidaiari metroan sartzen.
Etxebarri eta San Inazio artean maiztasunak 5 minutu, 10 minutu eta 5 minutukoak izango dira, lehen aipatutako ordu tarteen arabera.