2016an, nahita piztutako hainbat sute izan zen Sopelan. Sute horiek zaborra, papera eta beira batzeko edukiontzietan izan zuten eragina. Hori dela eta, udalerri horretako udaltzaingoak eta Ertzaintzak zaintza-operatiboak jarri zituzten abian. Joan den domekan ere zenbait edukiontzi erre zituzten Zabaldide eta Zubigane kaleetan. Suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten sugarrak amatatzeko.
Udalerrian abian zen zaintza-operatiboak egintzen ustezko egilea identifikatzeko aukera eman zuen. Antzeko egintzen ondorioz polizia-aurrekariak dituen gizonezko bat da; 2015ean eta 2016an edukiontziak erretzeagatik atxilotu eta zigortu zutena.
Astelehen honetan, gaueko 09:00ak inguru, Sopelan aurkitu zuten susmagarria, eta polizia-patruila batek atxilotu zuen. Atxilotua polizia-dependentzietan izan da, gaur, asteazkena, epailearen aurrera eraman duten arte.
Leioako sutea
Bitartean, Leioan erretako edukiontziengatik, ikerketa abiatu du Ertzaintzak.