Errege-egunaren bezperan, gaur, urtarrilak 5, Uribe Kostako hainbat herrik dena prest dute daborduko: arrasti-iluntzean izango dira, han eta hemen, Errege Magoen kalejirak edo harrera-ekitaldiak. Horrez gainera, berbarako, Gorlizen eta Plentzian, Jaiotza Bizia antzeztuko dute. Gero, zapatak zein zapatilak ondo garbitu beharko ditu hurrengo goizean gustukoen duen Erregearen opariren bat jasotzea espero duenak. Erregeen kalejiren hitzorduak, herriz herri, hemen:
Berango
19:30ean, kultur etxetik pilotalekuraino. Ostean, disko-festa DJ Xaiborregaz.
Erandio
18:00etan, Astrabuduan.
18:30ean, Altzagan.
Getxo
18:00etan, Getxon (Andra Mari).
18:00etan, Algortan.
19:30ean, Areetan.
19:30ean, Romo/Itzubaltzetan.
Gorliz-Plentzia
18:00etan, pilotalekuan; “Jaiotza bizia” delakoaren antzezpena, eta Erregeen kalejira abiatuko dute. Gaztelekuan Errege-eguneko roskoia egingo dute.
18:30ean, Gorlizko Eleiz enparantzatik Plentziako Ontziola plazaraino.
19:00etan txokolatea banatuko dute, Ontziola plazan.
19:30ean, Jaiotza biziaren antzezpena Ontziola plazan.
20:00etan, Gluten, arrautza, laktosa eta esne-proteina bako gozokiak banatuko dituzte.
Leioa
18:30ean, Erregeei harrera, Sakoneta kiroldegian.
Sopela
18:00etan, Larrabasterratik irtengo da Erregeen ibilaldia, udaletxeko plazara heltzean harrera egingo diete.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun