Aldundiaren gomendioak
- Kirol jardueretarako joan-etorrietan, segurtasun baldintzak handitu itzazu.
- Mendi-irteera bat egin gura baduzu, alde batetik, informa zaitez joan gura duzun lekurako iragarpen meteorologikoaz, eta har ezazu kontuan eguraldi-aldaketa gogorrak oso ohikoak direla mendian. Bestetik, eroan itzazu soinean ekipamendu eta arropa egokiak. Eta azkenik, eroan itzazu motxilan erreserbako jan-edanak.
- Kirol ekintzak burutuko diren baldintza meteorologikoak direla medio, antolatzaileak irtenbideen ibilbidea bertan behera utzi edo alda ditzake.