Hirugarren eta bosgarren izan ziren bere ahizpa Lucía González eta Eider Merino, biak bere talde berekoak. Hala, 23 urtez azpikoetan, txapelketa Alicia Gonzálezentzat izan zen, eta bigarren lekua Alba Teruelentzat. Gazte-mailan, Saioa Gil Bioracer Elkar Kirolak taldeko kideak brontzea irabazi zuen. Berango, Erandio eta Leioako udalek sostengatzen dute Elkar Kirolak txirrindularitza-elkartea.