Inurritegia prozesua aurkezten ari dira, herriz herri

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 20a, 13:50
Inurritegia prozesuaren aurkezpena, Algortan. © ERNAI ALGORTA

Joan den eguenean, hilaren 12an, Ernai gazte antolakundeak Inurritegia prozesuaren nondik norakoak aurkeztu zituen Algortan. Izan ere, antolakundea jaio eta lau urtera apirilean egingo duen bigarren kongresuari begirako bideari ekingo dio Ernaik egunotan, aurkezpenak eginez herriz herri. Hala, hurrengoak gaur bertan izango dira Itzubaltzeta/Romon, Leioan eta Erandion.

Inurritegia prozesuaren aurkezpenak:

Urtarrilak 20, barikua.

  • Erandio, 19:00etan, posta-bulego zaharrean.
  • Itzubaltzeta, 19:30ean, Brankan.
  • Leioa, 20:00etan, Kurkudi Herriko tabernan.

Halaber, gazte antolakundeko kideek jakinarazi dutenez, hilaren 26an, eguenean, eskualde mailan ponentziaren aurkezpena egingo dute, 19:00etan, Leioako nagusien etxean.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun