Gurean, apirilaren 5ean, eguaztena, Laukiztik helduko da Urdulizera 23:40ak aldera, eta Gorliz, Plentzia, Barrika, Sopela, Berango, Algorta, Itzubaltzeta / Romo, Leioa eta Erandio zeharkatuko ditu Korrikak, apirilaren 6an, gaueko ordu txikietan. Goizaldeko 04:55ak aldera joango zaigu Barakaldo aldera, ohi den legez, itsasadarra traineruz igaroz Ezkerralderantz. Erandiogoikoan bueltan izango dugu Korrika eguen horretan, 21:25ean, Bizkaiko Meatzaldea zein Enkarterriak eta Arabako Aiaraldea zeharkatu ostean.
Behin datak zeintzuk diren jakinda, eskualdeko herrietako batzordeak lanean hasiko dira laster, euskararen aldeko lasterketak merezi duen harrera prestatzeko. AEKko tokiko arduradunek azaldu dutenez, Korrika batzordeek izaera zabala daukate: edozeinek (elkarteek, kirol taldeek, norbanakoek…) parte har dezake. Batzordearen zereginen artean daude herrian burutuko diren ekitaldiak pentsatzea eta antolatzea, Korrika Txikia, eta abar.
Ibilbidea Uribe Kostan
Apirilak 5, eguaztena
Urduliz 23:41
Apirilak 6, eguena
Gorliz 00:05
Plentzia 00:26
Barrika 00:47
Sopela 01:05
Berango 01:44
Algorta 02:08
Leioa 03:23
Erandio 03:56
Bizkaiko Meatzaldea zein Enkarterriak eta Arabako Aiaraldea zeharkatu ostean:
Erandiogoikoa 21:25
Korrika-batzordeak
Berango
Urtarrilak 24, martitzena
18:30ean, kultur etxean
Gorliz-Plentzia
Urtarrilak 24, martitzena
19:30ean, Jentilbaso euskaltegian
Itzubaltzeta/Romo
Urtarrilak 25, eguaztena
19:00etan, kultur etxean
Erandio
Urtarrilak 26, eguena
18:30ean, Berbotsen lokalean
Urduliz
Urtarrilak 27, barikua
17:30ean, kultur etxean
Algorta
Urtarrilak 27, barikua
19:00etan, Azebarri kultur elkartean
Barrika
Otsailak 1, eguaztena
18:00etan, kultur etxean
Sopela
Otsailak 2, eguena
18:30ean, kultur etxean
Leioa
Otsailak 2, eguena
19:30ean, Lamia euskaltegian