Korrika 20

Korrika-batzordeak abiatuko dituzte, eskualdean

Korrika 13, duela urte bi, eskualdean barrena.

Udaberrian zeharkatuko ditu Korrikak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte; Otxandiotik Iruñera joko du euskararen aldeko lasterketaren 20. edizioak, AEK-k jakitera eman duenez. Uribe Kostari dagokionez, apirilaren 6an, eguena, zabalduko dituzte eskualdeko herriak euskarazaleek; beste urte batez, ez da Lemoiztik igaroko. Korrikari behar bezalako harrera egiteko bihar, martitzena, hasiko dira lanean tokian tokiko batzordeak.

Gurean, apirilaren 5ean, eguaztena, Laukiztik helduko da Urdulizera 23:40ak aldera, eta Gorliz, Plentzia, Barrika, Sopela, Berango, Algorta, Itzubaltzeta / Romo, Leioa eta Erandio zeharkatuko ditu Korrikak, apirilaren 6an, gaueko ordu txikietan. Goizaldeko 04:55ak aldera joango zaigu Barakaldo aldera, ohi den legez, itsasadarra traineruz igaroz Ezkerralderantz. Erandiogoikoan bueltan izan­go dugu Korrika eguen horretan, 21:25ean, Bizkaiko Meatzaldea zein Enkarterriak eta Arabako Aiaraldea zeharkatu ostean.

Behin datak zeintzuk diren ja­kinda, eskualdeko herrietako ba­tzordeak lanean hasiko dira laster, euskararen aldeko lasterketak merezi duen harrera pres­tatzeko. AEKko tokiko arduradunek azaldu dutenez, Korrika batzordeek izaera zabala daukate: edozeinek (elkarteek, kirol taldeek, norbanakoek…) parte har dezake. Ba­tzordearen zereginen artean daude herrian burutuko diren ekitaldiak pentsatzea eta antolatzea, Korrika Txikia, eta abar.

Ibilbidea Uribe Kostan

Apirilak 5, eguaztena

Urduliz 23:41

Apirilak 6, eguena

Gorliz 00:05

Plentzia 00:26

Barrika 00:47

Sopela 01:05

Berango 01:44

Algorta 02:08

Leioa 03:23

Erandio 03:56

Bizkaiko Meatzaldea zein Enkarterriak eta Arabako Aiaraldea zeharkatu ostean:

Erandiogoikoa 21:25

Korrika-batzordeak

Berango

Urtarrilak 24, martitzena

18:30ean, kultur etxean

Gorliz-Plentzia

Urtarrilak 24, martitzena

19:30ean, Jentilbaso euskaltegian

Itzubaltzeta/Romo

Urtarrilak 25, eguaztena

19:00etan, kultur etxean

Erandio

Urtarrilak 26, eguena

18:30ean, Berbotsen lokalean

Urduliz

Urtarrilak 27, barikua

17:30ean, kultur etxean

Algorta

Urtarrilak 27, barikua

19:00etan, Azebarri kultur elkartean

Barrika

Otsailak 1, eguaztena

18:00etan, kultur etxean

Sopela

Otsailak 2, eguena

18:30ean, kultur etxean

Leioa

Otsailak 2, eguena

19:30ean, Lamia euskaltegian

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun