Aurrekontu horiek handitzeko, Mankomunitatea osatzen duten udalerriek ahalegin handia egin behar izan dute. Hala, Gorliz, Plentzia eta Urdulizek 300.000 bana euro ipiniko dituzte. Berangok, berriz, 309.180 euro ipini ditu, iaz baino %3 gehiago. Sopelak, ostera, 740.676 euro jarri ditu, aurreko edizioan baino ia %2 gehiago. Azkenik, Barrikak eta Lemoizek, eskualdeko herri txikienek, 68.212 eta 84.672 euro ipini dituzte, hurrenez hurren, aurrekontuok osatzeko, beren-beregi.