Bestalde, Txaber Ribero ez da daborduko Ugeragako bigarren taldeko entrenatzailea, zuzendaritzak hala erabakita; eta Txema Carranza fitxatu du. Sailkapeneko azkena da Ugeraga B; Plentzia eta Berango ditu aurretik.
Plentzia kirol-taldeak Oskar Bruno fitxatu du lehenengo taldea entrena dezan, Bizkaiko futbol-ligako 1.go mailako 2. multzoan. Dosa Salesianos taldeko koordinatzailea izan da Bruno; aurretik, Getxo Kirolak erakundean oinarri-futbolaren koordinatzailea eta Leioako Lagun Artea futbol-eskolaren zuzendaria ere izan da. Plentziako orain arteko teknikoakaz lan egingo du Brunok.
Bestalde, Txaber Ribero ez da daborduko Ugeragako bigarren taldeko entrenatzailea, zuzendaritzak hala erabakita; eta Txema Carranza fitxatu du. Sailkapeneko azkena da Ugeraga B; Plentzia eta Berango ditu aurretik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!