Horrez gainera, hainbat kategorietan izendatu dute Countrybasque:
- Artista sortuberri onena: Countrybasque.
- Abestirik onena: "Clipped wings birds".
- Munduko musiken albumik onena: "Made in Basque Country".
- Bideoklip onena: "I can not avoid loving you".
- Ekoizpen-musikal onena: Xabi Salinazarmendaritz eta Carlos Saiz.
- Diseinu grafikorik onena: Luis Alonso.
- Promozio-argazkirik onena: Luis Alonso.
Horiek denak ere bozkatu ahal izango dira.
2016ko maiatzean argitaratu zuen Countrybasque taldeak bere lehenengo diskoa: "Made in Basque Country". Saltokietan eta plataforma digitaletan ez ezik, taldearen webgunearen (www.countrybasque.com) bitartez ere eskura daiteke. Horrez gainera, bertan topa daitezke taldearen historia, abestien bideoak zein letrak eta taldekide bakoitzaren antzinako argazkiak zein gaur egungoak.