Izena emateko, aukera bi dituzte interesdunek: Mankomunitateko bulegora (Gatzarriñe, 4. Sopela) joatea edo euskera4@uribekosta.org posta elektronikora mezua bidaltzea. Horretarako epea hilaren 20tik 24ra bitartekoa da. Orotara, 30 euro ordaindu beharko ditu ume bakoitzak, txangoengatik. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileek eta familia ugariek 20 euro ordaindu behar dituzte.