Getxo Atletismo Taldeak ere jaso zituen zilarrezko dominak, hurrengo kirolariei esker: Igor García, Alfonso Álvarez De Eulate, Juan Zalduondo, Juan Pérez eta Kepa Herguedasi esker.
Aurretik, otsailaren 5ean, Euskadiko Kros Txapelketa egin zen Sopuertan. Bertan, urrezkoa eskuratu zuen Miguel Abaituak; kadetea Erandioko Atletismo Eskolaren kidea da. Horrez gainera, eskola beste behin sartu zen podiumean, gazte-mailako taldekako proban, zilarrezkoa jasotzeko. Hara igo ziren Erandioko eskolaren Ekaitz Ruiz, Luís Abaitua, Eneko Quintero, Beñat Gonzalez eta Daniel Linares. Azkenik, Olaia Lekunberri atleta itzubaltzetarrak gazte-mailako taldekako brontzea lortu zuen Sopuertan, Durangaldeko Bidezabal klubagaz.