Eskola Kiroleko proba eta Bizkaiko piragua-txapelketa, Plentzian

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 16a, 10:00
Plentzian egindako Bizkaiko eskola jokoen piraguismo proba bat, artxiboko irudian. © BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Aste-akabu honetan, piraguazaleek Plentziako itsasadarra eta badia hartuko dituzte. Izan ere, zapatuan eta domekan egingo dira Eskola Kiroleko estropadak eta Bizkaiko ur bareetako piraguismo-txapelketak, aurreko hilaren 4an eta 5ean eguraldiagatik egin ez zirenak.

Zapatuan, 8 eta 13 urte bitarteko 40 bat neska-mutilek parte hartuko dute estropadan, 10:00etatik aurrera. Domekan, Bizkaiko txapela janzteko lehia bizia egongo da; norgehiagokan izango dira Uribe Kostako hiru klubak: Barrikakoa, Getxokoa eta Plentziakoa. Aurreko egunean legez, 10:00etan abiatuko da lehia, Jai-Alai frontoiaren paretik, emakumeen txandagaz; 10:45ean gizonak irtengo dira. Butroe ibaian 2.500 metroan gora egin, ziaboga eman eta, bide beretik, behera egin behar izango dute palistek, arinenak jantziko du txapela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun