Grebara deitu dute Euskotrenen, eguaztenerako

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 26a, 10:00
Sindikatu gehienek elkarretaratzea egin zuten Atxurin lanuzteak ezagutarazteko. © CGT EUSKOTREN

Datorren eguazteneko, martxoak 1, greba-deialdia aurkeztu du Euskotren garraio-enpresako Batzorde Iraunkorrak; lanuzteek salatu gura dute egun horretan Euskotrenek Gipuzkoan dituen zenbait zerbitzutako hainbat langile eta sindikalisten epaituko dituztela, enpresak salatuta, ustezko "abusuzko grebagatik". Hala, sindikatuek greba-eskubidea defendatzera deitu dute. Uribe Kostan grebak eragina izan dezake Lutxanako tren-geltokian eta Bizkaibuseko autobusetan.

Egun osoko grebak badauka CCOO, LAB, UGT, ESK, Independenteak eta CGT sindikatuen babesa, alde batetik, eta ELArena, bestetik. Era berean, Elkarrekin Podemos koalizioak Eusko Legebiltzarrean galdetu dio Maria Jesús San José Lan eta Justizia sailburuari ea bat datorren enpresak abiatutako epaiketagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun