Polizia-iturriek zehaztu dutenez, arrastiko 03:00ak aldera, emakume batek Ertzaintza deitu zuen bere etxebizitzara bertaratzeko eskatuz. Salatu zuenez, bikotekideak eraso egin zion. Polizia-patruila bat tokira bertaratu zen, eta emakumeak azaldu zienez, bikotearen arteko eztabaida baten ondoren gizonak etxebizitzan atxiki zuen, etxeko atea giltzapetuz. Jarraian, hainbat alditan iraindu eta sukaldeko laban bategaz mehatxatu zuen; horrez gainera, kolpeak eman eta lepotik heldu zion, itotzeko asmoz. Biktimaren arabera, burko bat ere jarri zion aurpegiaren gainean. Azkenik, gizonezkoak aske utzi zuen emakumea.
Biktimak hainbat kontusio zituen aurpegian eta lepoan; hori dela eta, Gurutzeta Ospitalera eraman behar izan zuten, artatzeko.
Ertzeinek, berriz, etxebizitzara igo eta ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Atzo, astelehenean, epailearen esku utzi zuten.