Gaur bilduko da Elkar Kirolak eskola, Berangon

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 24a, 09:41
Umeen Bizikleta Festa ospatzen du urtero Elkar Kirolak eskolak. © ELKAR KIROLAK

Gaur, barikuan, Elkar Kirolak txirrindulari-eskolak bilera egingo du, 19:30ean, Berangoeta kultur etxean. Berango, Leioa eta Erandioko udalek sustatutako eskolak eskualdeko gurasoei azaldu dienez, "zuen umeari bizikleta gustatzen bazaio, eta eskola zertan datzan jakin nahi baduzue, erdu Berangora; gonbidatuta zaudete". 2003tik 2010ra bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute eskolan. Bertaratzerik izango ez dutenek badute aukera izena emateko, posta elektronikoz, ek.escuelas@gmail.com helbidera mezuren bat bidaliz.

Bestalde, Bioracer Elkar Kirolak taldeak bere kiderik onenetako bat galdu du: Saioa Gilek txirrindularitza utzi du; karrantzarrak ez du horren arrazoirik azaldu. Urtarrilean, brontzezko domina lortu zuen Espainiako Ziklokros Txapelketan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun