Horrenbestez, ziztu bizian eta lehenbailehen, beste babesle bat aurkitu du Berango, Leioa eta Erandioko udalek sustatutako eskolak. Hala, aurten, Baqué-BH deituko da 23 urtez azpikoen taldea. Alex García Celaya zuzendari berangoztarraren agindupean jardungo dute 16 txirrindularik, denera. Iñigo Landaluze leioaztarrak osasun-arazoengatik lehiatzeari utzi dio, eta kadeteak entrenatzen ditu orain, bera hazitako harrobian. Xuban Errazkin, ostera, Portugalgo Radio Popular Boavista taldean dago. Oskar Urkiola leioaztarra taldean mantenduko da, besteak beste.