Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinemaren eta arte eszenikoen jaialdiaren akabera-ekitaldia Guggenheim museoan izango da, zapatu honetan, martxoaren 4an. Hala ere, ohikoa denez, Zinegoak jaialdiak beste hainbat herritan ere emanaldiak eskainiko ditu, Hedapenak atalaren barruan. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Getxon, Erandion, Leioan eta Sopelan izango dira ekitaldiak. Lehenengoa Algortako kultur etxean egingo dute martxoaren 8an, eguaztenean. Egun horretan, "The pearl of Africa" dokumentala proiektatuko dute, 20:00etan, kultur etxean; sarrera, doan.