Martxoak 8

Martxoaren 8a ekitaldiz beteko dute, herririk herri

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 3a, 17:18

Barrikako ekitaldia, artxiboko irudian.

Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da hurrengo eguaztenean, eta horri lotuta hamaika ekitaldi egingo dute egunotan Uribe Kostako herri denetan. Martxoaren 8an ez ezik, urtero legez, hileko beste hainbat egunetan ere ekimenak egongo dira. Hala, datozen egunetan eskualdeko udalek, eragileek zein Mankomunitateak ekimen nahikotxo antolatu dituzte.

Ekitaldi nagusia Barrikan egingo dute, martxoaren 12an, domekan. Goizeko 10:00etan kirol-ekitaldiak egingo dituzte: piragua-irteera eta futbol-partidak. Ondoren, 12:30etik aurrera, Martxoaren 8ko adierazpena irakurriko dute. Gainontzeko herri denetan ere beste hainbat ekitaldi egongo dira emakume langileei gorazarre egiteko; berbarako, Berangon, Berdintasunaren aldeko jaia egingo dute hilaren 12an, besteak beste.

Egitaraua, herriz herri

Berango

2017/03/04

  • 19:00 "Las vidas de Grace" filma, Berango Antzokian. 12 urtetik gorakoentzat. Doan.

2017/03/05

  • 18:00 "Emakumeak kontatzen" ipuin-saioa, Berango Antzokian, Apika taldeagaz. Euskaraz. Sarrera, doan.

2017/03/08

  • 16:30-18:00 Tailerrak umeentzat, Berangoetako kultur etxean. Euskaraz. Doan.
  • 18:15 Haur-jolasa ipuin-saioa, Berangoetako kultur etxean. Euskaraz. Sarrera, doan.
  • 19:00 Merche Olagueri omenaldia, Berangoko Emakumeen Elkartearen presidente ohia da Olague. Bere izena ipiniko diote taldearen egoitzari (Karabigane auzoa, 11, 1. ezk.) eta plaka bat bere omenez.

2017/03/11

  • 19:00 Berangoko emakumeen emanaldia, Berango Antzokian. Hainbat taldek parte hartuko du. Sarrera, doan.

2017/03/12

Berdintasunaren aldeko jaia, nagusien etxearen aurreko plazan. Euria egitekotan, frontoian.

  • 10:30 Martxa, emakumeen elkarteko egoitzatik abiatuta, frontoiraino.
  • 13:00 Adierazpen instituzionala irakurtzea; dantzaldia, Trio Maran taldeagaz; hanburgesa eta karolina solidarioak; ume-jolasak.
  • 19:00 "Las mujeres sabias" antzezlana, Berango Antzokian, Txirlora-ACADAE taldeagaz. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

2017/03/18

  • 19:00 "Confesiones de siete mujeres pecando" solas antzezlana, Berango Antzokian, Luna Llena taldeagaz. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Gorliz

2017/03/14-2017/04/11

  • 18:30-20:30 Martitzenero, irria lantzeko tailerra, Sertutxenan. Izen-ematea, martxoaren 10era arte: berdintasuna@uribekosta.org

Plentzia

2017/03/07

  • 18:30 "Telma y Louise" filma eta berbaldia, Danontzat gaztetxean. Sorginen Alabak taldeak antolatu du. Sarrera, doan.

2017/03/08

  • 19:30 Manifestazioa, Plentziako portutik abiatuta. Sorginen Alabak taldeak antolatu du.
  • 19:30 Kontzentrazioa, Ontziola plazan. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatu du.

2017/03/09

  • 20:00 Mahai-ingurua emakume kirolariakaz, Danontzat gaztetxean. Sorginen Alabak taldeak antolatu du. Sarrera, doan.

2017/03/10

  • 21:00 Olatz Salvadorren kontzertua, Danontzat gaztetxean. Sorginen Alabak taldeak antolatu du. Sarrera, doan.

Urduliz

2017/03/10

  • 14:30 Emakumeen bazkaria. Izen-ematea, Inola elkartearen egoitzan (Torrebarri bidea, 1).
  • 19:00 "Las sufragistas" filma, kultur etxean. Sarrera, doan.

Barrika

2017/03/12

Uribe Kostako Mankomunitatearen ekitaldi nagusia egingo dute.

  • 10:30 Hainbat kirol-proba, emakumeakaz: piragua eta paddle-surfa, ibaian.
  • 11:00 Futbol-partidak eta paddle-txapelketa.
  • 12:30 Ekitaldia, udaletxeko plazan: agur-dantza, ondoetorria, herriko abesbatzaren emanaldia, Barrikako emakumeen ibilbide eta bizitzaren gaineko azterketaren liburuaren aurkezpena, tai ji erakusketa, adierazpena irakurtzea, euskal dantzak, trikiti-doinuak eta luncha.

Lemoiz

2017/03/08

  • 12:00 "Andra-errotak. Lemoizko emakumeen oroimenak berreskuratzen" liburuaren aurkezpena, udaletxeko bilkura-aretoan. Doan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun