Bizkaiko mus-txapelak, Ibarrekolandaraino

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 3a, 12:20
Txapeldunak, Azebarri kulturgunean. CC-BY-ND EUSKAL HERRIKO MUS FEDERAZIOA

Bizkaiak badauka daborduko aurtengo mus-txapeldun parea: Ibarrekolandako Aitor eta Karmelo Carral Tellitu anaiak. Biak izan ziren onenak pasa den zapatuan, Algortako Azebarri kulturgunean jokatutako finalean, azken partidan Bermeoko Jabi "Otxote" eta Josi Arrien gaindituta.

Egun horretako partidak baliagarriak izan ziren Euskal Herriko Mus Txapelketako nazio-finalera sailkatzeko ere. Hala, Uribe Kostatik bikote bi joango dira martxoaren 25ean Anoetara, bertan Euskal Herriko finala jokatzera. Sailkatutakoak hauek dira: Itzubaltzeta/Romoko Alberto Lucas eta Domingo Ugarte, eta Algortako Mario eta Javi Sarria. Itzubaltzetarrak Bizkaiko zazpigarrenak geratu dira; algortarrek sailkapeneko 11. postuan amaitu dute lurraldeko lehia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun