Bueltan da Euskadiko outlet handiena

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 9a, 10:22
Azokaren artxiboko irudia. © STOCK EUSKADI.

Barikutik domekara bitartean, 11:00etatik 21:00etara, 200 saltokik baino gehiagok %80 arteko beherapenak eskainiko dituzte BECean izango den Stock Euskadi azokan, hala nola modan, etxeko-horniduran, kirol-artikuluetan, kosmetikan, elektronikan eta aisian. Aurten gainera, azokako arduradunek 3.000 euro emango dizkiote Bizkaiko Esklerosi Anitzaren Elkarteari.

Stock Euskadi azokaren hamabigarren edizio honetan azpimarragarriak dira, batez ere, standetan oso prezio egokian aurkitu ahal izango diren lehen mailako markak: Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver edo Geographical Norway. Gainera, askotariko sariak irabazteko zozketak eta gastronomia eskaintza zabala edukiko du. Era berean, berrikuntzen artean, alde batetik, edizio honek Calvin Kleini dedikatutako ehun metro koadroko eremu berezia egongo da; bestetik, surfari lotutako modak leku nabarmena izango du. Nabarmentzekoa izango da baita ere, lehenengo aldiz, lanerako arropen eta uniformeen standak egongo direla, eta moda-aholkularitza eskainiko duen "personal shopper" bat ere bai.

Azokaren hiru egunean, Stock Euskadi-k 12.000 metro koadroko azalera hartuko du Bilbao Exhibition Centreko 1. pabiloian, eta 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Sarrerak bi euro balioko du, eta 14 urtetik beherakoak doan sartuko dira. Bertan, adin guztietara egokitutako ludoteka aurkituko dute (puzgarriak txikienentzat, bideo-jokoak nagusiagoentzat), gurasoek mota guztietako artikuluetan prezio hoberenak bilatzen dituzten bitartean. Azokaren XII. edizio honen abantaila gehigarrien artean, esan behar da azoka egiten den hiru egunetan unean uneko eskaintzarik "interesgarrienak" aurkeztuko dituela sabaitik eskegitako hamar metro koadroko pantaila baten eta sare sozialen bitartez.

Ekitaldia aukera bikaina da bisitarientzat –parekorik ez duten prezioak aurkitu baititzakete– eta saltokientzat, euren stock-ei irteera emateaz gain, milaka bezero potentzialen artean euren burua ezagutzera emateko aukera baitute.

"Food truck"-ak

Antolakuntzak, feriaren merkataritza eskaintza osatzen duen alderdi ludikoa ere handitzearen aldeko apustua egin du aurten ere. Horrela, "food truck" izenekoetan, "gastrofurgonetak" izenez ere ezagutzen direnetan, eskainiko diren sukaldaritzako zenbait espezialitatez  gozatzeko aukera egongo da.

Lankidetza Adembigaz

Beste alde batetik, duela hiru urte, stockaren azokak hasi zuen alderdi solidarioagaz jarraituz, oraingo honetan, Bizkaiko Esklerosi Anitzaren Elkartea (Adembi) izango da 3.000 euro jasoko dituen GKE-a. Gainera, taldeak stand bat izango du Bilbao Exhibition Centreko (BEC) atarian, bertaratzen diren guztiei bere jardueraren eta gaixotasuna jasaten dutenei ematen dizkien zerbitzuen berri emateko. Akordioa Pedro Carrascal Adembiko zuzendari gerenteak eta Francisco García Stock Euskadiko zuzendariak sinatu dute. Diru-laguntza emateko ekitaldi formala BECen bertan egingo da, azoka egiten den bitartean, zapatuan, martxoaren 11n, eguerdiko 12:00etan, hain zuzen ere.

Stock Euskadiko zuzendaria pozik agertu da, Euskadiko outlet handienetik ekarpen txikia egin dezakeelako esklerosi anitza, helduen eta 18 eta 35 urte arteko gazteen artean ugariena den gaixotasun neurologikoa, trafiko istripuen ondoren desgaitasunaren bigarren zergatia dena, jasaten dutenei laguntzeko Adembik egiten duen lan garrantzitsuari laguntzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun