Martxoaren 14ra arte aukera egongo da eskatzeko Nafarroa Garaiaren hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Eskaintza Errigora ekimenak egin du, Erriberan euskara eta bertako nekazaritza sustatzeko egitasmoak. Banaketa eta ordainketa bi alditan egingo da: oliba-olioa, apirilaren 1ean; eta kontserba-loteak, ekainaren 1ean; kasu bietan, Algortako Lauaxeta AEK euskaltegian edo Leioako Betiko ikastolan. Aurten, produktu ekologikoak eskatzeko aukera ere egongo da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!