Zaldien inguruko marrazki-lehiaketa antolatu dute

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 25a, 12:00

Euskal Hipika Federazioak zaldien gaineko marrazki-lehiaketa antolatu du. Ekimena zuzenduta dago 12 urtekoei edo adin horrez azpikoei.

Marrazkiek originalak izan beharko dute, eta Din A4 tamainakoak. Formatu digitalean aurkeztuz gero, 1240 x 1745 pixel izan beharko dituzte. Lanak ohiko postaren edo posta elektronikoaren bitartez bidal daitezke martxoaren 31ra arte; izen-abizenak, adina, telefono-zenbakia eta posta elektronikoa aipatzea beharrezkoa da. Irabazlea apirilaren 7an jakinaraziko dute. Saria ekitaziorako hiru eguneko bonua da.

Argibide gehiagorako honako bitartekoak erabil daitezke: 944 734 895 eta hipica@fvh.org

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun