Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak antolatu du Kontuleku izeneko egitasmo hori, irakurketa familiengana hurreratzeko eta familiartekoen harremana indartzeko helburuakaz. Hala, ahozko literaturan murgilduko dira dinamizatzaile baten laguntzaz. Jakinarazi dute leku-kopurua mugatua dela. Horrenbestez, komeni da ahalik eta arinen izen-ematea betetzea, nork bere herrian. Denera, 9 saio egingo dituzte, ekainaren 23ra arte. Kontuleku ahalik eta erosoen izateko, talde bi antolatuko dituzte, adinaren araberakoak: alde batetik, 3 eta 4 urte bitarteko umeen familiak, eta, beste aldetik, 5 eta 7 bitartekoenak.