"Novaya Gazeta" egunkari errusiarraren arabera, Txetxeniako Poliziak hil zituen hiru homosexualak, LGBTQ-komunitatearen aurka beren-beregi egindako sarekada batean.
"Novaya Gazeta"-k ahotsa eman die operazioaren lekukoei eta baita Errusiako zenbait poliziari ere, horien izenak eman barik. Egunkariaren arabera, martxoaren bukaeran hasi zen "badaezpadako garbiketa-operazioa" Txetxeniako hiriburuan, Groznin. "Novaya Gazeta"-k dio baieztatu dituela hiru hilketa, baina kazetariek argi utzi dute kopurua askoz handiagoa izan daitekeela. Desagertuak 16 eta 50 urte bitartekoak izanngo lirateke, tartean telebista-kazetari bi.
Komunikabide errusiarraren arabera, sarekada abiatu zuten GayRussia taldeak Gay Harrotasunaren martxak Ipar Kaukasoko lau hiritan egiteko baimenak eskatu ondoren. Hala, sare sozialak deialdi-amuak egin zituzten poliziek, eta agertu ziren gazte homosexualak atxilotu eta jipoitu zituzten, beti ere "Novaya Gazeta"-ren arabera.
Alí Karimov Txetxeniako Gobernuaren bozeramaileak ukatu du horrelakorik: "Txetxeniak ez dago gayrik". Bere ustez, "ezinezkoa da Errepublikan ez dagoena jazartzea. Horrelako jendea egongo balitz, indar polizialek ez lukete eurengatik kezkatu behar, euren familiek beraiek bidaliko lituzketelako inoiz bueltatuko ez liratekeen lekuren batera".