Atzo goizean hasi zen Bizkaiko Herri Kirol Liga, Getxo udalerriko Areeta auzoan, Bizkaiko Zubiaren aldamenean. Denera 4 talde arituko dira kluben arteko lehian, 8 herri-kirol modalitatetan. Atzokoan Getxo Herri Kirol Taldearen erakustaldia izan zen. Talde getxoztarrak 37 minutu eta 5 segundo behar izan zituen lan denak bukatzeko. Bertaratutakoek herri-kirolen proba ederraz gozatzeko aukera izan zuten, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak zabaldu duenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!