Uribe Kostako talde bi XVII. Leioa Pop-Rock lehiaketako finalisten artean

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 9a, 10:00

Metal atalean Portugaleteko Dethlirium eta Getxoko Evil Seeds finalistak izendatu dituzte; pop-rockean, berriz, Bartzelonako Ofiura eta Zeberioko Zazkel. Zazkel-ek, gainera, Euskara Zerbitzua sari bereziaren irabazle izendatu dute; Dare to Blame talde leioztarrak Leioako Udala sari berezia eskuratu du.

XVII. edizioan 70 taldek parte hartu dute: 52 pop-rock modalitatean eta 18 metalean. Horietatik, 38 talde euskaldunak dira, eta hiru leioztarrak. Gainontzeko 32 parte-hartzaileak beste erkidegoetatik etorri dira. Hamar talde Euskara Zerbitzua sarira aurkeztu dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun