Urdulizko Antsonekoa jokalari bila dabil

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 10a, 13:29

Urdulizko Antsonekoa areto-futbol klubak talde berria sortzea erabaki du. Kirol-taldeak jakinarazi duenez, gazte-mailako taldea zelairatu gura du datorren denboraldian. Hala, gonbidapena egin die 1999an, 2000n eta 2001ean jaiotako gazteei, hilaren bukaeran klubera hurreratu eta probetan parte hartzeko.

Baldintza lausoak ipini ditu klubak: "areto-futbolean jokatu gura izatea" edo "ikasi eta gozatzeko" prest egotea besterik ez dute eskatu. Talde horretako jokalariek etorkizunean lehenengo taldera emango lukete saltoa, Lehentasunezko mailara. Interesdunek honako telefonoetara jo dezakete: 659 125 254 eta 661 272 908.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun