Galean izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako oztopo-jauzien zaldi-txapelketa

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 12a, 14:23

Datozen zapatu eta domekan, maiatzaren 20an eta 21ean, Getxoko Galea zaldi-klubean txapelketa bi izango dira. Alde batetik, oztopo-jauzien zaldi-txapelketa autonomikoa antolatu dute, iaz legez. Beste aldetik, Euskadiko taldekako lehiaketa egingo dute.

Ohi bezala, bertako elkartea eta Bizkaiko eta EAEko hipika-federazioak dira antolatzaileak. Parte hartu gura dutenek eguena, hilak 18, izango dute izena emateko eta klubean ordainketa egiteko azken eguna. Argibide gehiagorako honako bideak erabil daitezke: 944 603 266 telefono-zenbakia eta info@hipicalagalea.com posta elektronikoa. Antolatzaileek iragarri dutenez, gehienez jota 150 zaldi onartuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun