Ohi bezala, bertako elkartea eta Bizkaiko eta EAEko hipika-federazioak dira antolatzaileak. Parte hartu gura dutenek eguena, hilak 18, izango dute izena emateko eta klubean ordainketa egiteko azken eguna. Argibide gehiagorako honako bideak erabil daitezke: 944 603 266 telefono-zenbakia eta info@hipicalagalea.com posta elektronikoa. Antolatzaileek iragarri dutenez, gehienez jota 150 zaldi onartuko dituzte.