Zapatuko jardunaldia euritsua hasi bazen ere, aste-akabu eguzkitsua izan zen. Modu berean, olatuak txikiak izan arren, surflari gazteek trebeak direla erakutsi zuten, itsas baldintza horiek baliatuta. Sara Urresti sopeloztarra eta Endika Garai leioaztarra nagusitu ziren 18 urtez azpikoen artean. 14 urtez azpiko lehiari dagokionez, Janire González-Etxabarri zumaiarrak eta Iker Triguerosek, Peña Txuri surf-eskolako kideak irabazi zuten. Kategoria horretan, Markel Bizkarguenaga gorliztarra bigarren izan zen.
Sailkapen ofizialak
18 urtez azpiko emakumezkoak
- Sara Urresti
- Paula Nieto
- Mikele Beato eta Jone Ibarrondo
18 urtez azpiko gizonezkoak
- Endika Garai
- Arnau Riera
- Beñat Ramos eta Julen Susperregi
14 urtez azpiko emakumezkoak
- Janire González-Etxabarri
- June del Campo
- Alejandra Garcia eta Annette González-Etxabarri
14 urtez azpiko gizonezkoak
- Iker Trigueros
- Markel Bizkarguenaga
- Peru Zuñiga eta Aitzol Aginaga