Jendartea  Uribe Kosta 2017-05-17 15:00

Menpekotasuna duten senideen zaintzailen bila daude

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

Zainduz programaren barnean dagoen ekimen honen helburua pertsona horien onarpen soziala egitean datza, zaintzaile ez-profesionalek egiten duten lanak ondorio fisiko, psikiko eta sozialak dauzkalako. Edozein herritarrek zaintza-lan horietan diharduen pertsonarik ezagutzen badu, hautagai gisa proposatzea eskatzen da. Proposamenak Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udaletxeetan, kultur etxeetan, jubilatuen etxeetan eta kiroldegietan utzitako kutxetan utz daitezke. Hautagaiak irailaren 4a arte proposatu daitezke. Omenaldia azaroaren 10ean egingo da Urdulizen.

2017/05/01

Uribe Kosta

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa