Hala, goizeko 11:00etatik aurrera neska-mutilek puzgarrietan gozatu ahal izango dute Mendiguren plazan; 11:30ean txosnan pintxo-poteak zerbitzatzen hasiko dira; eta ordu erdi beranduago, gura duenari argazkia egingo diote. 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute: iaz legez, paella-jana; bertaratu gura duenak txartela eros dezake zazpi euroan, Astrabuduko Beltzez Pub eta Primera Linea tabernetan.
Bazkalostean, aurretik ateratako argazkien erakusketa paratuko dute Takolos irrati-klubeko lagunek. Bitartean, mus- eta tute-txapelketak izango dira nagusientzat, eta puzgarriak gaztetxoentzat. 18:00etan, mahai-futboleko txapelketa jokatu da. Ordu bi beranduago kontzertuak hasiko dira, Sapo y el Sello eta Diversion Rock taldeakaz.
