Atutxak azaldu duenez, lur-eremu horien titulartasuna espainiar Estatuarena da, hori dela eta, aipatu du bidegorria egiteko lanak Sustapen Ministerioak egin zitzakeela. Hori dela eta, EH Bilduk Madrilgo Kongresuan hainbat galdera egin ditu gai horren inguruan Ministerioaren jarrera ezagutzeko. Hala ere, erantzuna zein izango den argi dute: "ez dutela asmorik ere bidegorri hori eraikitzeko".
Bestalde, joan den maiatzaren 31n, Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak aipatu zuen beste erakundeakaz lan egiteko prest daudela, baina lehenik eta behin lurren desjabetzea nola garatuko den jakin behar dela.
"Tenis-partidu baten aurrean gaudela" salatu du EH Bilduk: "Ministerioak eta Aldundiak pilota pasatzen diote bata besteari behin eta berriz. Era berean udalei egiten ari zaien lurren lagapena ardura saihesteko azpijokoa besterik ez da udalek bere gain hartzera behartuz. Modu honetan, bidegorriaren eraikuntza atzeratzeaz gain are gehiago atzeratuko litzateke Foru Gobernuak eta Madrilgoak lanaren kostua eta egikaritzea bere gain hartuko balute baino".
Hala, EH Bilduk Sustapen Ministerioari exijitu dio Bilbo Getxogaz lotzen duen bidegorria "lehenbailehen" gauzatzea.