Politika ulertzeko manera

Juan Luis Mugertza 2017ko eka. 26a, 12:00

Lagun bi tabernan. Batak besteari egunkaria eskuan duela: Hik ulertzen dok munduarena? Besteak bere iritzia emateko, ur handitan sartzeko aukera ona ikusten du, eta kainabera eta sare pelagikoarena erabiltzen ditu urrutira joan gabe, bertakoa hobeto azaltzeko.

Batzuek arraina erakartzeko sekulako lana egin behar izaten dute, eta amuan, beita eta pazientzia handia erabiltzen dituzte. Beste batzuek, bitartean, askoz errazago dute arrantzarena. Izan ere, hauek itsasontzi handiak erabiltzeko aukera dute, eta inolako erreparorik gabe, inolako lotsarik gabe, edozein eremutan, sareak zabaldu ohi dituzte legatza zein berdela hartzeko. Hauek, gainera, ez tamainari, ez kalitateari ez diete garrantzirik ematen. Hauentzat garrantzitsuena kopurua da. Politikan arrantza estilo horrek badu izenik, baina transbertsalitateaz hurrengo tabernan arituko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun