Denera, ontzi getxoztarraren seigarren garaipena da, zortzi estropada jokatu ondoren. Liga Arkotek estreinatu zuen, maiatzaren 13an Kantabriako Pontejos herriko bandera irabaziz. Ondoren, getxoztarrek bolada on bi izan dituzte orain arte; lehenengoan, bata bestearen ostean jaso zituzten banderak Angelun, Donostian, Orion eta Armintzan. Zumaiarrek Sestaon nagusitu ondoren, Getxo Arraunekoek Plentziako eta Zumaiako banderak bereganatu dituzte.
Hala, arraunlari beteranoek liga amaitzeko proba bi besterik ez dira geratzen. Datozen zapatuetan, uztailaren 22an eta 29an, San Vicente de la Barqueran eta Algortako Portu Zaharrean jokatuko dira, hurrenez hurren.
ABE ligako sailkapena
- Getxo Arraun, 66 puntu
- Zumaia, 62
- Pontejos, 52
- Arkote, 50
- Fortuna, 39
- Deustu, 35
- Zarautz, 27
- Sestao, 19
- Ibaialde, 0