Txapelketa atzo abiatu zen Portugalgo Anadia herrian, eta domekan amaituko da. Espainiako selekzioagaz lehiatzen dabil Isasi. Elorrioko txirrindulariak omnium eta madison probetan ere parte hartuko du. Madisonean Europako txapelketa batean parte hartzen duen lehen aldia izango da Isasirentzat.