Lapurreta bat salatu du Uribe Kostako Sarek

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 27a, 13:00

Sareren agerraldi bat artxiboko irudian.

Uribe Kostako Sarek salatu du pasa den martitzenean, hilaren 25ean, zenbait material lapurtu ziotela euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko herritarren sareari. Ebasketa Berangon izan zen, bertako Santa Ana jaien ostean. Sareak adierazi duenez, "sarekide baten kotxean sartu" eta materiala lapurtu zuten.

Hala, Sarek uribekostarrei ohartarazi die, "Sareren materiala ohikoa ez den salmenta-postuetan edo lekuetan" topatuz gero, ez erosteko eta eragileari horren berri emateko. Modu berean, laguntza eskatu du lapurrak identifikatu eta materiala berreskuratu ahal izateko. Norbaitek zer edo zer jakinez gero pribatuan sare sozialen bidez edo sarekideren bati horren berri emateko eskatu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun