Mobilizazioak izango dira gaur eta bihar, Del Hoyoren heriotzagatik

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 1a, 12:23

Etxeratek elkarretaratzea egin du gaur goizean Loiolan. © ETXERAT

Kepa del Hoyo preso galdakoztarra hil zen atzo Badajozko espetxean, bihotzekoak jota. Sortuk, LABek eta Ernaik mobilizazioetara deitu dute gaurko, "herri denetan", presoaren heriotza eta "espetxe politika hiltzailea" salatzeko.

Besteak beste, Algortan herri-asanblada bat egingo dute, 18:00etan, Telletxen, eta ordu bat beranduago ekingo diote mobilizazioari. 19:00etan ere elkarretaratzea izango da Erandioko metro-geltokiaren aurrean. 19:30ean, kontzentrazioa egingo dute Sopelako pilotalekuaren aurrean. Itzubaltzeta/Romon, bihar, eguaztena, izango da elkarretaratzea, 19:00etan, jaietako txupinazoaren aurretik. Zapatuan, ostera, manifestaziora deitu dute, Galdakaon, 18:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun