Egurrolak eta Sierrak Uribe Kostako harrobiagaz egingo dute bat. Izan ere, Athleticeko lehenengo taldeko beste hiru kirolari hasi ziren eskualdeko klubetan. Andere Leguina García atezain getxoztarrak Barrikan, Plentzian eta Leioan jokatu zuen. Garazi Murua Astorkiza atzelari getxoztarrak, ostera, Bizkerretik joan zen Athleticera, eta Oihane Hernández Zurbano aurrelariak Betiko Neskak taldean jardun zuen.