"Pikadero" filma emango dute barikuan, Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 10a, 15:00

Udako Zinema Kalean zikloaren barruan, Gorlizko Udalak "Pikadero" (2016) filmaren emanaldia eskainiko du bihar, hilaren 11n.

Ben Sharrock zinemagile eskoziarrak zuzendutako lanaren aktore nagusiak dira Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga, horien alboan dituzte Zorion Eguileor, Itziar Lazkano, Lander Otaola eta Pedro Arnáez. Euskaraz zuzendutako lana Arratia inguruetan (Bizkaia) grabatu zen, eta iaz estreinatu. Gorlizko hitzordua 22:00etan ipini dute, Elizako plazan dagoen pilotalekuan, eta emanaldia gazteleraz izango dela jakinarazi dute; sarrera, doan. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun