Zerbait galdu zenuen Portu Zaharreko jaietan?

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 16a, 11:41

© Algortako Portu Zaharreko Jaiak

Portu Zaharreko Jai Batzordeak festetan galdutako hamaika gauza aurkitu du, eta horien ugazaben bila dabil. Aurkitako NAN, giltza, telefono mugikor eta beste hainbat gauzen berri eman du. Zerbait galdu baduzu, eurakaz harremanetan ipintzeko eskatu dute; topatu izan badute, itzultzeko irrikan daude.

Portu Zaharreko Jai Batzordeak bere facebook kontuan plazaratu ditu topatutako eta jendeak eurei emandako gauzen hainbat argazki. Horiek euren ugazabei itzultzeko asmoz, harremanetan ipintzeko eskatu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun