Urrezko domina lortu du Getxoko igerilari Mikel Bildosolak, Budapesten

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 16a, 17:42

© Mikel Bildosola / @mitxelos

FINA Budapest 2017 Munduko Txapelketako urrezko domina lortu du Mikel Bildosalak, lineako 100 metroko proban eta 30 urtez gorakoen kategorian.

Getxoko Igeriketa Bolue Kirol Elkarteko Mikel Bildosolak urrezko domina irabazi zuen Budapesten (Hungarian) jokatzen ari den munduko txapelketan; lehiaketaren bigarren jardunaldian lehiatu zen Getxokoa, lineako igeriketan eta 30 urtez gorakoen atalean. Bildosolak 51.43 segundo behar izan zituen lasterketaren 100 metroak egiteko; bigarren lotu zen AEBetako Darian Townsend (51.56), eta hirugarren, Adriano Schonenberger brasildarra (52.16).

Horrez gainera, zilarrezko domina lortu du tximeleta-eran 50 metroko proban, eta laugarren lotu da libreko 50 metrokoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun